ZIBERTESTU BAT ERATZEKO URRATSAK
Zibertestu bat eratzeko hartu behar diren erabakiez hitz egin genuen klasean. Hona hemen guztion artean egindako gogoetaren ondorioak.
Kontuan hartu behar dugun lehenengo gauza da zibestestuen eraketa prozesu bat dela, aurretiko gogoeta behar duena. Hori kontuan izanda, egingo dugun lehenengo gauza gaiaren aukeraketa da. Horretarako argi izan behar dugu aldez aurretik zer komunikatu nahi dugun eta eduki horrek noren interesa piztuko duen; gure xede-taldea alegia. Hartzaile horiek zeintzuk diren jakiteko hainbat faktore izan behar ditugu kontuan: hizkuntzaren ezagutza maila, adina, etc. Horren arabera jakingo dugu zein motatako erregistroa erabili (informala edo formala) testua idazterakoan. Adibidez, geneen inguruko ikerketa bati buruzko zibertestu batean, xede-taldea zientzialariak izango dira eta idazkera formala izango du testuak.
Gero zibertestuaren generoa finkatu behar dugu. Urrats hau lotuta doa gure zibertestuaren helburuarekin. Testu bakoitzak funtzio bat du: informatzea, entretenitzea, irakurlearengan zerbait piztea eta bere partaidetza bilatzea eta bestelakoak. Testuarekin irakurleari erakutsi nahi dioguna finkatzerakoan, automatikoki egitura bat ematen diogu testuari, generoa deitutakoa.
Aipatu genuen beste urratsa dokumentazio lana da. Esan genuen moduan, edozein momentuan egin ahal dugun gauza da, baina hirugarren urrats moduan jartzea egokia iruditu zait. Informazio bilaketarako une da. Urrats honekin lortzen dugu eskuragarri dagoen informazio mordotik gure testuarentzako interesgarria dena biltzea da.
Informazio nahiko dugunean, zibertestua osatuko duten edukien ziriborroa egitea dator. Bildu dugun informazioen arteko loturak egitea eta ordena zehaztea. Organizazioaz arduratzen den urratsa denez hau, guztiz lotuta dago hurrengoarekin: produktuaren diseinua. Zibertestua izango denez, internet-ak eskaintzen ditugun aukera berriak landuko ditugu; bereziki multimedialtasuna, hipertestualitatea eta interaktibotasunaren kontzeptuak lantzen dituztenak: informazioa zein formatutan eskuragarri egongo den erabakiko dugu (argazkiak, testu idatziak, bideoak, audioak...), loturak sortuko ditugu gure testuaren eta gai berberaz hitz egiten duten testuen artean, hartzaileekin kontaktu zuzena izateko erramintak sartuko ditugu zibertestuaern barruan...
Eta azkenik edizio lana dator, non planifikatutako guztia praktikara eramaten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario