martes, 20 de marzo de 2012

Amaia Pereda - Ibilbide profesionala 

Hona hemen nire ibilbideari buruzko zenbait datu.

Multimedia Komunikazioa Masterra ikasten hasi baino lehen, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi nuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2006tik 2010era.
2010ean Dygital Audiovisuales ekoizpen etxean egon nintzen lau hilabetez praktikak egiten. Edizio laguntzaile bezala ibili nintzen, EITB-ren Objetivo Euskadi programarentzat.
2011n, beka bati esker, Belfasten kokatutako Clean Slate Tv ekoizpen etxean ibili nintzen hiru hilabete edizio laguntzaile bezala ere.
Bitartean, Zinebi Express lehiaketarako pare bat film laburretan parte hartu dut, kamera, edizio eta gidoilari lanak eginez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario