lunes, 2 de enero de 2012

ADN.ES ZIBER-HEDABIDEAREN ANALISIA

Klaseko praktikarako egindako ziber-hedabide baten analisia. Nire kasuan, adn.es


ONARPEN MAILA ETA AUDIENTZIA
Webguneen trafikoaren  neurgailuetan (Alexa  eta OJDInteractiva) bilaketa burutzean, ziber-hedabide honi buruzko informazia bakarrik Alexan aurkitzen da. Azkenengo hiru hilabeteko datuen arabera, adn.es globalki 20.730. postuan dago, eta Espainia mailan 715. postuan. Datu horien arabera ere, azkenengo hilabatean %21 behera egin du ziber-hedabidearen trafikoak. Adina dela eta, datu hauen arabera, 25 eta 34 adinen artekoak dira ziber-hedabide hau erabiltzen duten gehienak.
OJD interaktiban bilaketa egitean ez da informaziorik aurkitzen eta google-en eginez, datu nahasiak eta ez oso fidagarriak aurkitzen dira.

INFORMAZIORAKO SARBIDEA
Webgunea zabaltzen dugunean, ikusten dugun lehenengo gauza portada da. Gero webgunea zenbait ataletan bananduta dago, oso izen orokorren barruan (global, local, deportes, artes... )Atal bakoitzaren barruan beste egituraketa daukagu, azpiataletan; global barruan adibidez, internacional, política, dinero&consumo eta sociedad ditugu. Beraz, lehengo atalen banaketa eskasa badirudi ere, nahiko zabala bilakatzen da azpiatal hauen banaketaren bitaztez.
Nahiko ondo egituratua dago. Koloreekin jolasten dute albisteak ataletan banatzerakoan eta letren tamainarekin ere, titularrak oso ondo bereizten dira tamainu handia dela eta.
Bilaketak egiterakoan bi aukera ditugu: bilaketa tresna, eskuinaldean dagoena eta portada atalaren barruan dagoen archivo izeneko erraminta.
Bilaketa tresnak hitzen bitartez albisteak bilatzeko balio du, bai agentzietan, bai ziber-hedabidearen webgunearen barruan edo bai google osoan. Argitaratutako artikuluen hurrenkera argitalpen dataren araberakoa da: berrienetik zaharrenera. Archivo erramintak bilaketa zehatzagoak egiteko balio du. Bilaketa egiteko, argitalpen data eta argitaratutako atalaren izena (internacional, cultura, deportes...) kontuan hartzen dira.
Ziber-hedabidearen mapak webguneak zein zerbitzu eskaintzen dituen ikusteak ahalbidentzen du.
Gaurkotzeratze orduari garrantzia ematen dion ziber-hedabidea da. Hedabidearen izenarekin eta datarekin batera, ikusten dugun lehen gauza gaurkotzerate ordua da. Gainera beste kolore batekin idatzia dago, azpimarratzeko. Eta albiste bakoitzaren barruan sartzean ere ezagutu ahal dugu, artikuluaren egilearen izenarekin batera, noiz publikatua izan den (ordua).
Hedabidearen online informazioa irakurtzeaz aparte, paperezko edizioa ere webgunearen bitartez irakurtzeko posibilitatea daukagu. Dohainik banatzen den egunkaria denez, ez da ezer ordaindu behar hau irakurri ahal izateko. Hiri guztietan kaleratzen den edizioa (Bilbao, Barcelona, Lleida, Madrid, Mallorca, Málaga, Sevilla, Valencia eta Zaragoza) pdf batean deskargatzeko posibilitatea ematen du hedabideak. Pdf formatoa denez, ez du bakarrik edizio bakoitza irakurtzeko posibilitatea ematen, deskargatzeko eta beraz zure ordanagailuan gordetzeko posibilitatea ere eskaintzen du.
Albisteak irakurtzeaz aparte, hauek ikusteko ere atal bat dago, ADN.tv deitutakoa. Bideoekin batera idatzitako deskripzio bat doa, bideoa zeri buruz doan azalduz. Streaming bidez ikusgai dira bideoak.
Ziber hedabideak erabiltzen duen hizkuntzari dagokionez, gaztelaniaz idazten den hedabidea da. Servicios deitutako atalenan badaukagu traductor deitutako erreminta erabiltzeko posibilitatea, zenbait hizkuntzekin lan egiten duena: gaztelania, ingelesa, galiziera, katalanera, portugalera eta frantseza. Zenbait saihakera egin ostean, nire ustez, ez da oso erraminta fidagarria, itzulpenak askotan ez direlako ulertzen.
Publizitate nahikotxo duen ziber-hedabidea da. Badaude  webgunearen hiru zonalde non publizitatea beti dago: goiko partea, eskuinaldekoa eta behekoa. Gero albisteen artean ere iragarkiak daude, baina atalaren arabera edo berrien kopuruaren araberakoa da beraien kokapena. Publizitate gehiena lana aurkitzeko enpresena da, edo ikastetak egiteko kurtsoak eskaintzen dituzten enpresenak.
Azken orduko albisteak eta gaurkotzeratze guztiak jasotzeko bi bide daude: RSS bidez edo sare sozialen (facebook eta twitter  ) orrialdeen bidez. Bestalde, Ipad, Iphone eta bestelako gailuetarako zerbitzuak ez ditu oraindik eskaintzen.
Komunikazio taldeari buruzko informazioari dagokionez, ez da ezer agertzen; baina bai staff-ari buruzko informazioa. Albistea agentzia EFE edo dena delako agentzia batena ez bada eta ziber-hedabidearen erredakzioan idatzia izan bada, albistearen hasieran doaz egilearen izena eta abizenak. Opinión atal barruan kazetari guztien izenak agertzen dira zerrendatuak.
Ez du erregistratzeko aukerarik ematen.
EDUKI INFORMATIBOA
Azken orduko albisteetzako atal bat du ziber-hedabide honek.
Titularra: “El poderoso ejército norcoreano respalda a Kim Jong-Un”
Albistean agertzen diren esteka bakarrak enlaces relacionados laukian agertzen diren hiru esteka dira. Hirurak albistearekin erlazionatutako informazio desberdinetara eramaten diote erabiltzaileari, webgune berean daudenak. Beraz, sakontzeko estekak dira.Testuaren barnean txertaturik ez dugu estekarik ikusten. Gauza garrantzotsuenak letra ilunagoz azpimarratuak agertzen dira.
Albisteak argazki batekin  doa, baina hemen ere ez dago estekarik, deskripzio txiki bat bakarrik. Argazkiaren behealdean bere jatorriaren datuak (Reuters agentzia) daude ere.
Erabilitako zenbait elementu interaktibo daude. Alde batetik facebook eta twitter-en albistea partekatzeko botoiak, eta beste aldetik zenbait webguneetan (delicious, menéame, digg, fresqui...) albistea argitaratzeko eta ezagutarazteko posibilitatea.
Albistea komentatzeko eta bozkatzeko aukera ere badago.
Titularra: “Medvedev anuncia una investigación sobre el supuesto fraude electoral”
Kasu honetan ere agerten diren esteka bakarrak enlaces recomendados laukian agerten diren hiru estekak dira. Hirurak, albistearekin erlazionatutako informazioarantz doaz, webguneetik atera gabe. Beraz, sakontzeko estekak dira. Kasu honetan ez da ezer azpimarratzen testuan zehar, dena kolore berdinean idatzia dago.
Argazki batekin doa testuak, idatzitako deskripzio batekin eta jatorrizko datuekin (Reuters agentzia).
Erabilitako elementu interaktiboak lehen albistean erabilitakoak dira berriro ere: facebook eta twitter-en partekatzeko botoiak eta beste webguneetan albistea hedatzeko botoiak (menéame, delicious, digg, fresqui...).
Albistea komentatzeko eta bozkatzeko posibilitatea ere badago.
Bi albiste hauek alde batera utzita, erreportaientzako ez dago atal berezirik. Edozein atalaren barruan aurki ditzakegu ereportaiak.

Multimedia atalei dagokionez badaukagu lehen aupatutako ADN.tv atala. Honetan gai ezberdinetako bideoak eskaintzen dira, testu idatzi txiki batekin doaztenak.
INTERAKTIBOTASUNA ETA PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO ERRAMINTAK
Blogentzako azpiatal bat dauka, Opinión atalaren barruan. Los blogs de ADN.es du izena: 
Hamabi blog dira. Horietatik bost blog ziber-hedabidearen idazleek sortutakoak dira eta gainontzekoak kolaboratzaileek sortutakoak.
Erabiltzaileek ez dute blogak eratzeko posibilitaterik. Baina ziber-hedabideak baditu erramintak interaktibotasuna jorratzeko, erabiltzaileak kontuan hartzen dituenak. Adibide argiena fotos atala da. Horretan ziber-hedabidearen argazki galeria propioak aurkitzeaz aparte, erabiltzaileek igotako argazkien galeriak aurkitu ditzakegu. Argazki bakoitza komentatzeko eta era positiboan edo negatiboan bozkatzeko aukera ere dago. Komentarioak egitearen eta bozkatzearen aukerak ziber-hedabideak argitaratutako edozein albistean ere daude. Albiste bakoitza imprimatzeko aukera ere eskaintzen da.
Ziber-hedabideak ere facebook eta twitter  sare sozialetan orrialdeak ditu erabiltzaileekin edukiak partekatzeko eta hauek haien artean ere edukiak partekatzeko.
Bestalde, interaktibitatea garatzeko beste aukerak (eztabaida foroak, chat-ak edo inkesta digitalak) ez dira eskaintzen ziber-hedabide honetan.
Esan dudanez, albistearekin batera egilearen izena dator, baina oso gutxitan izen horrek darama berarekin kontaktuan jartzeko informaziorik. Blog desberdinen barruan sartuta, blogaren informazioa emanten den atalean, batzuk beraien facebook orria ematen dute baina gehienetan kontaktatzeko informaziorik ez dago.
Albiste bozkatuenen atala ez dago, baina bai erabiltzaileek bidalitako argazki bozkatuenen atala, edo hedabide propioaren argazki bozkatueen atala.
ZIBER-HEDABIDEA HOBETZEKO PROPOSAMENAK
Interaktibitateari dagokionez, Adn.es elementu garrantzitsuak ditu (twitter, facebook, komentarioak, bozkatzea) baina erraminta interaktibo gehiagoren beharra du. Adibidez, inkesta. Ez da oso zaila sortzeko eta erabiltzaileen parte-hartzea sustatzen duen elementua da. Foro bat jartzea idea ona izango litzateke ere. Erabiltzaileek komentarioak egiten dituzte albisteen amaieran baina foro batekin gaiak eta komentario guztiak elkarturik egongo lirateke, parte-hartzea erraztuz ere.
Falta den beste elementua erabiltzaileen blogaren atala da. Badago blogen atal bat, baina kazetariek idatziak guztiak. Erabiltzaileen argazkien atala duen arrakasta nahiko handia da, beraz pentsatu beharko lukete erabiltzaileentzako txokoa handitzea blog atalera.
Eta azkenik, albisteen egiturari zenbait gauza gehituko nizkioke. Testuaren barruan esteka gehiago txertatzea ondo legoke, gehienak enlaces relacionados delako laukian agertzen direlako bakarrik. Eta beste aldetik, albiste gehinetan testua argazkiekin batera dator, baina ia inoiz bideoekin. Bideoen txertaketak testu idatziaren barruan, dinamismoa gehitzen dio irakurtzearen esperientziari, irakurterrazago eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario