miércoles, 29 de febrero de 2012

Ahozkotasun ereduak aro multimedian: itzulpengintza

Testu bat beste hizkuntza batera itzultzerakoan, dauden ahozkotasun eredu posibleen ezaugarriak eta funtzioak ezagutzea derrigorrezkoa da. Testu honetan jasotako hiru adibideen bitartez ikusiko ditugu posibilitate batzuk. 

Irailak 11, albistegia


Testu hau euskaratzeko kontuan hartu behar dugu bere testuingurua eta helburua. Alde batetik, Espainiako kate publikoaren albistegiaren parte bat da, beraz, bere helburua informatzea da. Horretarako hizkera neutroa, formala erabiltzen da. Gainera kate publikoa denez, testua edozein maila sozio-linguistikoa duen ikuslearentzako ulergarria izatea saiatzen da. Beraz, euskaratzeko eredu normatibizatzailea erabiliko nuke. Eta testuaren ulergarritasuna kontuan hartuz, euskara batua estandarra erabiliko nuke. Albistegia denez, gertaera da garrantzia duena, eta ez hizlariak bere hizkeraren bidez helarazi ahal dituen ezaugarriak (jatorria, klase soziala...)

Fuga de cerebros


Testua entretenimendurako filma batena da. Itzulpenerako, Go!azen pelikularen eredua jarraituko nuke, hau da, eredu normalizatzaile kuantitatiboa. Euskara batua erabiliko nuke baina zenbait ñabardurekin, pertsonai guztiek hizkera maila berdina ez dutelako. Batez ere gurpil-aulkian dagoen pertsonaiaren eta ijitoaren hizkera oso kolokiala da. Narratzailea, beste aldetik, hizkuntza zuzenagoa erabiltzen du. Hala ere, orokorrean, testua maila informalean dagoela esango nuke. Beraz, euskara batua erabiliko nuke itzulpenerako, baina bi pertsonai horien kasuan, euskalkien erabilera “arina” egingo nuke, zenbait adierazpen edo esamoldeen kasuetan adibidez. 

Torrente, el brazo tonto de la ley


Azken adibide honetan ere testua entretenimendurako filma batena da. Kasu honetan eredu normalizatzaile kualitatiboa erabiliko nuke itzulpenerako. Alde batetik, Torrentek erregistro guztiz informala erabiltzen du, inolako zuzentasunik gabe, ez gramatikala, ezta akademikoa ere. Hau ez nuke aldatuko itzulpena egiterakoan, pertsonaiaren zakartasunaren ezaugarria delako. Beste aldetik, Torrenteren laguntzailearen hizkera dugu, formalagoa. Honen ondorioz itzulpenean, Torrentek hika erabiliko luke eta laguntzaileak zuka




No hay comentarios:

Publicar un comentario