miércoles, 23 de noviembre de 2011

MercadoLibre atarian erosketak egiteko aplikazio ofiziala

Berriki kaleratutako ecommerce-eko aplikazio honek aukera emango die erabiltzaileei erosketak egiteko MercadoLibre interneteko atari famatuan Android, Blackberry edo iPhone mugikorren bidez. Aplikazio honen software-aren bidez erabiltzaileak atarian zehar nabigatuko ahal izango du, produktuak bilatu, galderak egin, saltzaileei notak jarri eta garrantzitsuena, produktuak erosi edo salmentan jarri.

Appstore-n aplikazioak 30.000 baino deskarga gehiago izan ditu jadanik. Erabiltzaile guztiek, mugikorraren modeloa alde batera utzita, hau da,denek, aplikazioa deskargatzeko eta erabiltzeko aukera izatea gabonak baino lehen da konpainiaren helburua. Aplikazioak bilatzen duena erabilera erraza izatea da. Produktuen bilaketa egiteko bi era daude: atariaren bilatzailea eta kategorien zuhaitzaren sistema. Gainera, egindako bilaketa guztiak gordetzen dira etorkizuneko kontsultak errazteko.





Aplikazioa kaleratzeko erabakia hartu da atariak mugikorren bidez jasotzen ari den bisiten kopuru altua dela eta. Urte onen lehenego sei hilabeteen buruan, MercadoLibrek mugikorren bidezko 30 milioi bisita jaso zituen eta aurreikuspenek diote zenbakiek gora egingo dutela.
Honen harira, gogoratu dezagun mercadoLibre-ren atariak, ecommerce atarien ranking globalean, zortzigarren postuan dagoela eta erabiltzaileek 1.000 bilaketa egiten dituztela segundo bakoitzeko.
Aplikazioak dohainik deskargatu dezakete erabiltzaileek. “MercadoLibre” du izena eta Iphonen Appstore-n dago konpainiaren logoaz irudikatua.