miércoles, 28 de diciembre de 2011

Akelarre gaua. Nor da graxiana?

Zugarramurdiko leizean akelarre bat ospatuko da. Maddi bere lagunekin geratu da bertan gaua pasatzeko.  Bere  logelan  dago  gau  berezi  honetarako  dotore  jartzen, baina... bat-batean... Zerbaitek izutu egin du! Graxiana? Nor ote da Graxiana?










Zer gertatuko zaie Graxiana eta bere lagunari? Aintzinako sorginen   modura   harrapatu  eta  erre  egingo   dituzte? Interneten  'trending topic' bihurtuko dira? edo Youtubeko erregin?


Ea  ba  zer bururatzen  zaizuen!   Gogoratu  zuen   iritzia funtsezkoa  da  Graxianaren  etorkizuna erabakitzeko!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

MercadoLibre atarian erosketak egiteko aplikazio ofiziala

Berriki kaleratutako ecommerce-eko aplikazio honek aukera emango die erabiltzaileei erosketak egiteko MercadoLibre interneteko atari famatuan Android, Blackberry edo iPhone mugikorren bidez. Aplikazio honen software-aren bidez erabiltzaileak atarian zehar nabigatuko ahal izango du, produktuak bilatu, galderak egin, saltzaileei notak jarri eta garrantzitsuena, produktuak erosi edo salmentan jarri.

Appstore-n aplikazioak 30.000 baino deskarga gehiago izan ditu jadanik. Erabiltzaile guztiek, mugikorraren modeloa alde batera utzita, hau da,denek, aplikazioa deskargatzeko eta erabiltzeko aukera izatea gabonak baino lehen da konpainiaren helburua. Aplikazioak bilatzen duena erabilera erraza izatea da. Produktuen bilaketa egiteko bi era daude: atariaren bilatzailea eta kategorien zuhaitzaren sistema. Gainera, egindako bilaketa guztiak gordetzen dira etorkizuneko kontsultak errazteko.





Aplikazioa kaleratzeko erabakia hartu da atariak mugikorren bidez jasotzen ari den bisiten kopuru altua dela eta. Urte onen lehenego sei hilabeteen buruan, MercadoLibrek mugikorren bidezko 30 milioi bisita jaso zituen eta aurreikuspenek diote zenbakiek gora egingo dutela.
Honen harira, gogoratu dezagun mercadoLibre-ren atariak, ecommerce atarien ranking globalean, zortzigarren postuan dagoela eta erabiltzaileek 1.000 bilaketa egiten dituztela segundo bakoitzeko.
Aplikazioak dohainik deskargatu dezakete erabiltzaileek. “MercadoLibre” du izena eta Iphonen Appstore-n dago konpainiaren logoaz irudikatua.




lunes, 31 de octubre de 2011

Web 2.0ren funtsezko ezaugarriak

Hona hemen taldeka egindako bideo bat, non web 2.0ren funtzesko ezaugarriak azaltzen ditugu:


  1. Plataforma bat da. Online erabiltzeko zerbitzu errazak eskaitzen ditu, instalazioak alde batera utziz.
  2. Funtzionaltasun hutsa. Informazioaren eta zerbitzuen trasmizioan lagundu.
  3. Sinplea da. Online zerbitzuetako sarbidea eta erabilera errazten du.
  4. Arina da. Erabilterrazak diren interfazeen bitartez, informazio eta zerbitzuen partekatze intuitiboa.
  5. Soziala da. Sarean egindako sozializazioaren bitartez, online mundua pixkanak populatzen doa.
  6. Etengabeko jarioa da. Erabiltzaileek sarearen garapenaren parte dira, sarea etengabe aldatuz eta erraberrituz.
  7. Flexiblea da. Gaur egungo software-a eduki digitalen eskuragarritasuna handitzen du.
  8. Mash-up. Aplikazio desberdinen erabileraren bitartez aplikazio berriak sortu.
  9. Partehartzailea da. Sarearen erabiltzaileek aplizazioak erabiltzeaz aparte, hobetzen dituzte.
  10. Gure eskuetan dago. Erabiltzaileek jasotako informazioa etiketatzen dute eduki horiek eskuaragarriago bihurtuz.

martes, 11 de octubre de 2011

AMARALEN HACIA LO SALVAJE EUSKALDUNAN

Eva Amaral eta Juan Agirre osatzen duten taldea kontzertu bat emango du Euskalduna Jauregian hurrengo otsailak 4an, 20.00tan, Hacia lo salvaje" izeneko disko berria aurkeztuz. Zaragozako bikotearen berriena 12 abesti osatzen dute, non beste diskoetan baino nabariagoa izango da gitarren energia. Abesti berriak aurketeaz aparte, beraien abesti ezagunentzako ere denbora izango dute.
Hona hemen diskoari izena emanten dion abestia:
Kontzerturako sarrerak jadanik salgai jarri dira, 15 eurotatik 30 eurotara doazenak. Telefonoz eskuratu ahal dira 944 310 310 zebakian, Euskalduna Jauregian bertan, BBK orotariko kutxazainetan edo interneten, www.generaltickets.com/bbk web orrialdean.

lunes, 10 de octubre de 2011

MADONNA BILUZIK

Scarlett Johanssoni orain dela aste batzuk gertatu zitzaion bezala, Madonaren argazki nahiko pribatuak argitaratuak izan dira. Kasu hontan ere Hacker baten lana izan da eta nahiz eta ez den guztiz arroparik gabe ateratzen, oso gutxi falta zaio;  50 urteko poparen erregina photoshop gabe ikusteko aukera arraro horietako bat.
Dirudienez, irudiak Dolce&Gabbanaren argazki sesio batean ateratak dira, Madonna arropaz aldatzen zegoenean. Dena den, onena da argazki hauetaz guztiz ez fidatzea, badaudelako nahikotxo gezurrezkoak direnak.

lunes, 3 de octubre de 2011

Kaixo,
Ni Amaia naiz, bilbotarra, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua. Orain dela urte bat karrera amaitu nuen. Azken urte honetan Belfasten egon naiz, hiru hilabete, praktikak egiten. Orain, buletan nago Euskal Herrian, Multimedia Komunikazioko masterra egiten, ea horrela lana aurkitzen dudan!!